XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SENPERE

Sortze

Ganden bi hilabetetako sortzeak:

- André Goñi Hiruak-Bat lotizamenduan.

- Yohan Villoury Lakuko kartierean.

- Andoni Rodrigues "Herrixka" Elbarrungo kartier berrian.

- Letitia Laurent Ibarrunen.

Santa Barbara

Abendoaren 5eko igandean gure su hiltzaileek ospatu dute beren patroin saindu Santa Barbara Pyrenees Atlantiques ostatuan.

Gure herriko taldearen inguruan aurkitzen ziren: Colo jaun kontseilaria. Gure jaun mera. Gure gizonek begiratzen dituzten herrietako auzapez edo ordezkariak: Sara, Zuraide, Ainhoa, Urdazubi, Zugarramurdi, B.A.B.ko eta Donibaneko aintzindariak.

Uztaritzeko taldeko lagunak.

Jandarmeria eta herriko su hiltzaile ohiak.

Eguerditan zintzur bustitze baten inguruan gure gizonen buru den Jorajuriak eman ditu urteko konduak.

Kasu askorekin izan dituzte 386 ateratze.

Gero 25 eta 20 urte zerbitzuren sariztatzeak ukan dituzte: Lasaga, Labayle, Larçabal eta Michelenak B.A.B.ko aintzindariak Departamenduko medelaz ohoratu du Jean-Joseph Jorajuria lotinanta.

Ondotik bazkari on bat egin dute elgarrekin omore hoberenean.

Gure aldetik eskerrak bihurtzen ditugu gau eta egun beharretan denaren laguntzeari beti prest diren gure gizoneri.

Gazteekin

Errubia

Gure lehen taldea beti osagarri onean doa beren multxoan denen buru.

Beren mailean berdin lehen dire adineko bigarrenak eta Juniors gazteak.

Hand-ball

Hor nekezago ari da lehen taldea.

Halere iduri luke beren errunka ederrean gogor direla.

Pilota

Ezker paretean Miarritzeko Plaza Berrin herritar gorte ederra sustatzaile zutela, bi gazte pareek egin dituzte Frantziako xapelgoaren finalak.

Gaztetxoetan: Bruno Berrouet eta Mikel Sistiaguek beren nahikeria guziarekin ez dute ihardoki ahal izan Mauletarreri.

Aldiz Sebastien Laurencena eta Eneko Bessonart gazteek airez aire ereman dute Donapaleutarreri.

Ohore xapeldun berrieri bainan goresmenak hartze dituzte finalerat heldu diren gaztetxoek eta ere horien moldatzaile suharrek.

Trinketeko xapelgoetan: esku huska adineko guziak kanpo dire.

Barne ditugu oraino Junior gazteak.

Palantxa eta sarean finala laurdenetan dire eta pasakan oraino puletako partidetan.